Hamaika bildumagileren seiluak ikus daitezke domekara arte Portalean egongo den Exfibar erakusketan
2020/12/01
19:27
eta kitto!
Domekara arte (abenduak 6) egongo da Exfibar seilu-erakusketa ikustera joateko aukera Portalean, erakusketa aretoan. Aurreko domekan inauguratu zuten erakusketan 11 bildumagileren seiluak ikus daitezke, gai ezberdinen arabera sailkatuta: industriari buruzkoak, Gabonen ingurukoak, zinemari eskainitakoak… baita Ignacio Zuloagaren bizitzari buruzkoak ere. Erakusketak ordutegi berezia dauka: astelehenetik barixakura bitartean 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke eta asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Arrate Filatelia Elkarteak urtero antolatzen duen erakusketaren 51. edizioa da aurtengoa eta Alfa sortu zutela mendea bete dela-eta, hori aukeratu dute gai nagusi modura bai posta-markarako, baita erakusketaren harira argitaratzen duten liburuxkarako ere.