Hamazazpi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/15
10:47
eta kitto!
Atzo hamazazpi koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino sei gehiago, eta intzidentzia-tasa 258,43koa da orain.
Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun hamar kasu atzeman dituzte, Elgoibarren lau, Ermuan eta Deban bi, eta Mallabian bat. Beraz, guztira 36 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.
EAEn, atzo, 11.449 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.217 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 154 Araban, 511 Bizkaian eta 502 Gipuzkoan eta 50 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 28 pertsona ZIUn daude.