"Harixa Emoten" euskarazko literatura taldeetan izena emateko epea zabalik dago
Ikasturte berria hastear dago, eta dagoeneko izena eman daiteke Harixa Emoten euskarazko literatura taldean. Saioak Eibarko Liburutegiak antolatzen ditu, ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean, eta Ainhoa Aldazabal aritzen da dinamizatzaile lanetan. Hilean behin elkartzen dira, astearteetan, eta idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaintzen die, aurrez aurreko solasaldien bitartez
Aurrematrikula: Irailaren 1etik 15era, formulario honen bidez.
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Taldea osatzeko, gutxienez 10 pertsona behar dira.
Idazleek parte hartuko dute saioetan.
Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan.
Ordutegia: 19:00 - 20:00
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Informazio gehiago hemen,