Harrera-familien gaineko mahaingurua egin zen atzo Portaleko Areto Nagusian
2021/06/10
06:41
eta kitto!
Harrera-familien gaineko mahaingurua antolatu zuen atzo Eibarko Udal Euskaltegiak Portaleko Areto Nagusian. Richard Diezek egin zituen bideratzaile-lanak eta Ainhoa Elizondok eta Jose Luis Azpillagak harrera-haurrekin duten esperientzia kontatu zuten. Euskaltegiko idazkari akademikoa den Nerea Beitiaren hitzetan: “Ezin gusturago egon gara! Oso tarte atsegina pasatu dute eta informazio ugari jaso dugu gaiaren inguruan”.