"Harro nago zutaz, Eibar! vs Amorratu egiten nauzu, Eibar!" argazki-lehiaketaren oinarriak argitaratu dira
2021/09/13
07:59
eta kitto!
Eibarko herriaren 675. urteurrena dela eta, Udalak, Ego Ibarra Batzordearen bidez eta Eibarko Klub Deportiboaren Argazki Taldearen gidaritzapean, Harro nago zutaz, Eibar! vs Amorratu egiten nauzu, Eibar! argazki-lehiaketa antolatu du, “eibartarrek beren herriaren errealitatea argazkien bidez isla dezaten, herriarekiko sentipena ikusizko mezuz adieraz dezaten eta herriaren alde onak eta txarrak bistaraz ditzaten”.
Lehiaketak bi atal ditu: “Lehenak, Harro nago zutaz, Eibar! atalak, Eibarrek dituen gauza onak, Eibarko herriaz harro sentiarazten gaituen hori irudikatzen duten argazkientzako da. Amorratu egiten nauzu, Eibar! atalak Eibarrek dituen gauza txarrak, Eibarren amorrarazten gaituena irudikatzen duten argazkiak bilduko ditu”.
Izena emateko epea urriaren 4tik 29ra artekoa izango da (egun biak barne) eta epea hasi baino sei hilabete lehenagotik Eibarren bizi den adin nagusiko edonork har dezake parte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “herritarren parte-hartzea sustatzeko, argazkiak bidaltzeko sistemarik errazena bilatu da: argazkiak bidaltzeko formulario bat bete beharko da elektronikoki Eibarko Udalaren webgunean (esteka hori urriaren 4an bertan jarriko da martxan). Argazkia JPG formatuan aurkeztu behar da, gehienez ere 2000 pixelekoa alderik handienean; erresoluzioa 300 ppp-koa izanik”.
Argazki bakoitzeko izen-emate edo inskripzio bat egin beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez argazki original bakarra aurkeztu ahal izango du atal bakoitzean. Atal bakoitzeko irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Bestalde, 150 euroko sari bi emango dira, epaimahai ofizialak hautatutako argazkietatik, herri-bozketa bidez hautatutako argazkietarako.
Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak HEMEN.