‘Harro nago zutaz, Eibar! Vs Amorratzen nauzu, Eibar!’ lehiaketaren irabazleak izendatu dituzte
2021/12/17
10:21
eta kitto!
Juan Antonio Palacios eta Pedro Arriola izan dira ‘Harro nago zutaz, Eibar! Vs Amorratzen nauzu, Eibar!’ argazki-lehiaketa irabazleak. Palaciosek ‘Harro nago zutaz’ atala irabazi du ‘Lau hodien iturria’ argazkiarekin; eta ‘Amorratzen nauzu’ Arriolak eraman du ‘Ibargain’ izeneko argazkiari esker. Irabazle bakoitzak 500 euroko saria jasoko du.
Guztira 28 argazki jaso dituzte, horietatik 15 ‘Harro nago zutaz’ atalean eta 13 ‘Amorratzen nauzu’ atalean.
Orain herri-bozketaren fasea hasiko da eta argazki guztiak Udalaren webgunean jarriko dira ikusgai, herritarrek botoa emateko aukera izan eta sail bakoitzeko argazki bana hauta dezaten. Fase honetan irabazten duten argazkiek 150 euro jasoko dituzte.
Herri-bozketa hilaren 31an amaituko da. Botoa emateko formularioan datu pertsonalak eman ondoren, gustuko argazkia hautatu beharko da. Parte-hartzaileek boto bat bakarrik eman ahal izango dute sail bakoitzean.