Hartzaren Urratsak ibilbidearen hirugarren etapa egingo dute larunbatean

Leintz Gatzagatik Araotzera joango dira Eibarko Klub Deportiboko mendizaleak
Hartzaren Urratsak ibilbidearen hirugarren etapa egingo dute larunbatean
2026/03/09 12:27
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek Hartzaren Urratsak ibilbidearen hirugarren etapa egingo dute larunbatean, martxoak 14. Oraingo honetan 18,6 kilometroko ibilaldia egingo dute Leintz Gatzaga eta Araotz artean, eta bidean Orkatzategi igoko dute. Horrela, goraka metatutako desnibela 1.015 m-koa izango da eta beheraka metatutakoa 1.035 m-koa.

Dena dela, beste bide alternatibo bat egiteko aukera emango dute. Horrek 15,6 km izango ditu, goraka metatutako desnibela 925 m-koa izango da eta beherakoa 945 m-koa.

Irteera 8.00etan izango da Eibartik eta 17:00 itzultzeko asmoa dute. “Autobusa eliza ondoan dagoen ostatuaren osteko parkingean aparkatzen saiatuko gara. Ezinezkoa bada, Arrikurutz kobetako parkinean egongo da (2 km errepidez Arantzazurantz)”, diote Deporrekoek.

Irteeran parte hartzeko, Klub Deportiboko bazkideen 15 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnek 20 euro. Izena emateko mendia@deporeibar.com helbidera idatzi, 934 20 19 04 telefonora idatzi ala Deporren egoitzan aurrez aurre egin ahal da (astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara).