Hasi dira herria oinezkoentzat egokitzeko aldaketak egiten
2020/05/21
09:49
eta kitto!
Atzo jakitera emandakoaren arabera, Eibarko Udala hasi da Eibarko kaleetan hainbat aldaketa eta konponketa egiten, oinezkoek pasiatzeko toki gehiago izan dezaten. Atzotik bertatik hasita, Julian Etxeberria kaleko 2,4 eta 6. zenbakiak eta Zuloagatarren kalea oinezkoentzat bakarrik zabalduko dituzte, 15:00etatik 23:00etara, asteko zazpi egunetan. Horrekin batera, Otaola Hiribideko espaloi aldameneko aparkalekuen aldea egokitzen ari da, oinezkoentzat toki gehiago egoteko. Horren harira, aparkatzeko eta zamalanetarako kendu behar diren tokien alternatibak aztertzen ari dira Udaltzaingoan.
Bestetik, oinezkoen zirkulazioa antolatu eta pertsonen arteko kontaktuak saihesteko asmoz, hainbat tokitan gezi batzuk margotuko dituzte espaloian, norantza markatzeko: alde bat igotzeko izango da eta bestea, berriz, jeistekoa. Eta, horrekin batera, Hezkuntza Sailarekin kontaktuan ipini dira, eskola batzuetako patioak zabaltzea eskatzeko.