Hasi dira Italiako Zirkua ipintzen

Hasi dira Italiako Zirkua ipintzen
2013/03/05 00:00
eta kitto!

Gaurtik (martitzena 5) hasita ezin izango da Otaola Hiribidean Mendiguren y Zarrauako aparkalekua erabili, datozen egunotan bertan martxan egongo den zirkua ipintzen hasi direlako. Italiako Zirkua martxoaren 8an, 9an, 10ean, 11n, 15ean, 16an eta 17an egongo da Eibarren, hainbat aktuazio eskaintzen. Sarrerak aldez aurretik interneten erosita erdi prezioan eskuratu daitezke eta, bestela, zirkuko txarteldegian salgai ipiniko dituzte.