Hasi dira sanjuanak Estaziño kalekoentzat
Felix Elkoroiribek bota du txapligua, Ibarkurutzeko iturrian.
2026/06/22
15:33
Silbia Hernandez Arrazola
Aurten ere txupinazo “ofizialari” aurrea hartu diote Estaziño kalekoek eta, urteetako ohiturari jarraituta, San Juan bezperaren bezperan elkartu dira betiko lagunak, elkarrekin txikiteoa egin eta, Ibarkurutzeko iturrian txapliguak bota ondoren, bazkaria egiteko. Aurtengo “txupineroa” Felix Elkoroiribe izan da.




