Hasi dira UEUren udako ikastaroak Markeskua jauregian
2020/07/13
14:52
eta kitto!
Barixakuan hartu zuen Markeskua Jauregiak Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV) eta gaur, berriz, Euskal Curriculumaren garapen integrala: EKI. izenburuko ikastaroa hasi da, UEUren Udako Ikastaroen eskaintzaren baitan. Izan ere, aurtengo egoera berezia izan arren, UEUk aurrez aurreko Udako Ikastaroekin aurrera egitea erabaki du eta hala ari dira egiten, talde txikiagoak osatuta eta osasun segurtasun guztiak hartuta. Jarraian dauzkazue aste honetan Udako Ikastaroetan emango dituztenak:
Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia) Usurbil, uztailak 16.
- Euskal Curriculumaren garapen integrala: EKI. Eibar, uztailak 13-14
- Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa. Donostia, uztailak 13-14
- Wikipedia/Wikimedia editatoia 2020. Donostia, uztailak 14
- BERRIA multimedia: kazetaritzaren praktika berriak. Eibar, uztailak 15
- Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa. Eibar, uztailak 15
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen. Eibar, uztailak 16
- urtea. Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla? Mintegia. Eibar, uztailak 16
Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia) Usurbil, uztailak 16.