Haur mendizaleek finalista eguna izango dute igandean, Arraten
Oraindik izena eman daiteke mendi-irteeran parte hartzeko
2026/06/05
15:48
Ekhi Belar Errasti
Ikasturtea amaitzear da eta igande honetan, ekainak 7, egingo dute azken irteera herriko umeek. Irteera berezia izango da, finalista eguna, eta Arraten egingo dute.
Oraindik izena eman daiteke e-mail bitartez edo mendi-irteeren WhatsApp taldean banatutako formularioa betez.