Haurren mendi-irteeren 2025-26 denboraldiko egitaraua prestatu dute
Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordeak haurren mendi-irteeren 2025-2026 ikasturteko egitaraua zehaztu du. Hilean behin irteera bat egingo dute, urrian hasita ekainera arte, eta Gipuzkoako mendiak eta bestelako txokoak ezagutzeko aukera emango zaie haur eibartarrei.
Irteerak domeketan egingo dira, 08:00etan irtenda. Haurrak ez dira bakarrik joango, bost ikasleko guraso bat joango delako eurekin arduradun/laguntzaile moduan. Azken irteeran, ekainaren 7an, Eibarko Finalista Eguna ospatuko dute Arraten, eta bertan domina jaso ahal izateko bost irteeratan hartu beharko da parte gutxienez.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrerako eta DBH-ko 1. eta 2. mailak umeek hartu ahal izango dituzte mendi irteeretan. Izena-emateko, bestalde, ikastetxeetatik bidalitako informazioa jarraitu beharko da eta irailaren 26an amaituko da apuntatzeko epea.
Jarraian duzue Deporrekoek prestatu duten egutegia eta, informazio gehiago behar izanez gero, hemen aurkituko duzue.