Haurrentzako mendi-irteeren egutegia prestatu du Klub Deportiboak

Hilean behin izango dira, domeka goizetan, eta aukera paregabea eskainiko dute Gipuzkoako txoko eta mendi tontorrak lagun giroan elkarrekin ezagutzeko
Haurrentzako mendi-irteeren egutegia prestatu du Klub Deportiboak
2024/09/19 10:16
eta kitto!

Mendirako zaletasuna bultzatzeko asmoz, Klub Deportiboak haurren mendi-irteeren egutegia prestatu du dagoeneko. Hilean behin izango dira, domeka goizetan (08:00etan irtenda), eta aukera paregabea eskainiko dute Gipuzkoako txoko eta mendi tontorrak lagun giroan elkarrekin ezagutzeko. Horretarako, ikasleek euren ikastetxeetan egin beharko dute izen-ematea urriaren 2aren aurretik.

Irteerak honakoak dira: urriak 27, Tolosa (Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna); azaroak 17, Araotz-Orkatzategi-Araotz; abenduak 15, Flysch-a; urtarrilak 19, Untzilla-Murugain-Apotzaga; otsailak 16, Iturriotz-Pagoeta-Urdaneta; martxoak 16, Bergara (Ibilaldi Neurtua); apirilak 6, Mandubia-Kizkitza-Izazpi-Zumarraga; maiatzak 11, Larraitz- Ausa Gaztelu-Zaldibia; eta ekainak 1, Eibarko Finalista Eguna.

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren “Eskola Mendi” programaren barruko ekimena herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatzen dute eta doakoa da. Haurrak ez dira euren kabuz bakarrik joaten, eta 10 ikasleko guraso bat joaten da mendi irteerara raduradun-laguntzaile moduan. Eta, ekaineko Deporren Finalista Egunean banatzen duten domina lortzeko, gutxienez bost irteratan hartu behar da parte.