Hauteskunde goiza lasai doa, parte-hartze motelarekin
Europako Parlamenturako hauteskundeek eta 49. Euskal Jaiak bat egin dute Eibarren eta orain arte goiza lasai doa: Coliseoan mahaiak osatu eta lehen ordubetean botoa ematera gerturatutakoak %3 ziren eta eguerdian oraindik ere motel zihoan parte-hartzea, ordurako botoa eman dutenek deitutako guztien %5 baino ez ziren-eta. Eibarren beste batzuetan baino mahai gutxiago (27) osatu dira eta botoa emateko prest dauden hauteslekuak hauek dira: udaletxea, Arrateko Andra Mari ikastetxea, Ego Gain gerontologia zentrua, Amañako dorreak, Amañako parrokia, Coliseoa, Helduen Irakaskuntza Zentrua, San Andres ikastetxeko jantokia, San Andres ikastetxeko aretoa eta Urkizuko ikastetxea. Bakoitzak dagokion hautesontzira joanda, gaur 20.00ak arte izango du botoa emateko aukera.