Hauteskundeetako paperezko aldizkari berezia astelehen goizetik eskuragarri herriko hainbat lekutan

Ale berezia doan banatuko da herriko kioskoetan eta leku publikoetan
Hauteskundeetako paperezko aldizkari berezia astelehen goizetik eskuragarri herriko hainbat lekutan
2024/04/22 07:00
eta kitto!

Domekako hauteskundeen emaitzak eta Eibarko ordezkari politikoen balorazioak biltzen dituen paperezko edizioa astelehen goizean banatuko dugu. Eibarko auzoetako emaitzak ikusi ahalko dira taulen bitartez, irakurketa orokorrarekin batera, eta herriko alderdi politikoen balantzea ere irakurri ahalko da.

Ale berezia doan banatuko da herriko kioskoetan, eta baita herriko leku publikoetan ere (tabernak; dendak; osasun, gizarte, garraio eta hezkuntza zentroak...). Horrekin batera, nahi izanez gero, interneten alearen PDF-a eskuratu dezakezue webgune honetako HAUTESKUNDEETAKO ALEAK atalean.