Hazkunde esponentzialari buruzko azalpenak ematen ditu Ana Galarragak gaurko bideoan
2021/05/04
06:37
eta kitto!
Hazkunde esponentzialari buruz aritu da Ana Galarraga Elhuyar zientzia unitateko dibulgatzailea Koronabirusaren gakoak tartearen azken atalean. ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan esandakoaren arabera, izurriaren bilakaera ulertzeko funtsezko kontzeptua da hazkunde esponentziala, horrela hedatzen baita birusa: "Hobeto ulertzeko, alderantzizko piramide batekin alderatzen dugu; piramide horretan, maila batetik bestera igotzerakoan azalera bikoizten da. Beraz, jaitsi eta aurreko puntura iristeko, haren hedadura ere murriztu behar da".