Hegoi Esteban bosgarren Gasteizeko beteranoen judo Kopan

Bere ikasleen eta horien gurasoen animoak jaso zituen 46 urteko eibartarrak
Hegoi Esteban bosgarren Gasteizeko beteranoen judo Kopan
2025/04/14 16:07
eta kitto!

Kalamua judo klubeko arduradun nagusiak zapatuan Abetxuko kiroldegian jokatutako beteranoen Kopan hartu zuen parte Kalamua ordezkatuz 45etik 49ra urtera arteko mailan eta 81 kilotik beherako pisukoan. Lehen borroka irabazi eta gero, bigarrenean Osae Komi batekin galdu zuen eta, behin brontzearen borrokarako repeskan, galtzea egokitu zitzaion berriro, hor wasari bikoitz batekin.

Modu horretan, bere ikasleen eta horien gurasoen animoak jaso zituen 46 urteko eibartarra bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen.