Helduentzako eta haurrentzako irakurle taldeetan izena emateko epea zabaldu du Eibarko Liburutegiak
2016/09/01
16:11
eta kitto!
Datorren astean, Irailaren 7an, amaituko da “Harixa Emoten” euskarazko irakurle taldean izena emateko epea. Gazteleraz egiten diren tertulietan izena emateko epea, berriz, irailaren 14ra arte izango da zabalik. Talde bi hauek 16 urtetik gorakoentzat pentsatuta daude. Dena dela, haurrek ere izango dute eurentzako antolatutako irakurle taldeetan parte hartzeko aukera paregabea.
HARIXA EMOTEN: euskarazko irakurle taldea
Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez. Antxon Narbaizaren laguntza izango dute ere liburuaren mamia ateratzeko. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak.
Solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da Liburutegian. Irailaren 7ra arte egongo da horretarako aukera Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez). Gehien jota 20 pertsona onartuko dira taldean. Gehiago izanez gero, zozketa egingo da.
Urriaren 4an hasiko da eta Anjel Lertxundiren “Zu” liburua aztertuko da egun horretan. Idazleak parte hartuko du saioan. Ekitaldia hilean behin izango da, astearteetan, 19:00etatik 20:00etara eta dohainik. Saioetara joateko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.
Gaztelerazko irakurle taldea
Aurretik aukeratutako liburuak komentatzeko talde hau ere hilean behin elkartuko da, bigarren asteartean, 19:00etatik 20:00etara. 16 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago, doakoa da eta dinamizatzailea Peru Maradiaga izango da. Kasu honetan ere, liburutegiak parte-hartzaile bakoitzari liburua lortzeko konpromisoa hartzen du. Izena ematea Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez) egin daiteke. Gehien jota 20 pertsona onartuko dira taldean, eta gehiago izanez gero zozketa egingo dute.
Tertuliak Portalean egingo dira. Urriaren 11an izango da lehenengoa eta egun horretarako aukeratutako liburua Irati Jimenez-en “Nora” da.
Haurrentzako irakurle taldeak
“Azalerako ipuinak” taldean urte bateko umeek eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeek parte hartu ahal izango dute, amak edo aitak lagunduta.
Saioak umeen Liburutegian izango dira egun hauetan: urriak 17, azaroak 14, abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 13, martxoak 13, apirilak 24 eta maiatzak 15, 17:00etatik 17:45era. Saioa euskaraz izano da eta Saroa Bikandi izango da arduraduna
Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 23ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da. Liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, “entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila da helburua. Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz”.
“Liburuen poltsa” taldean Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak egongo dira, amak edo aitak lagunduta, adinaren araberako 2 taldetan banatuta.
Umeen Liburutegian, bilduko dira egun hauetan: urriak 17, azaroak 14, abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 13, martxoak 13, apirilak 24 eta maiatzak 15. Saroa Bikandik emango ditu saioak, euskaraz, 18:00etatik 19:00etara (lehenengo taldea) eta 19:00etatik 20:00etara (bigarren taldea).
Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 23ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute talde bakoitzean, zozketa egingo da.
Helburua da “irakurketa kluba suspertzea irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta”.
"PAPEREZKO HEGOAK": Ume eta gaztetxoen irakurle kluba.
“Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. "Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu". Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute. "Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu, eta gurasoen aurrean aurkezpen bat egin dezakegu". Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako. Dinamizatzailea Peru Magdalena izango da.
Izen-ematea: Irailaren 12tik 30era, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez).
Hartzaileak: LHko 3. mailatik 6. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko dira.
Saioak Portalean izango dira, hilero. Urriaren 18an hasiko da 17:00etatik 18:00etara. Jarduera dohainik izango da eta saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.