“Heldu/leku feministak”, Martxoaren 8ko lan-taldearen egitaraua hilaren amaierara arte luzatuko da
2022/03/16
19:41
eta kitto!
Martxoaren 8ko lan-taldeak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira prestatu duen “Heldu/leku feministak” egitarauaren baitan, Portalean “Berdintasunerako bide luzea. Euskadiko emakumeak XX. mendean” erakusketa ikus daiteke, hilaren 27ra arte. Atzo, berriz, Ixabel Agirresarobek “Erotik, berotik, zerotik” helduentzako ipuin kontaketa arrakastatsua eskaini zuen Topalekuan, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.
Bestalde, martxoaren 21etik 31ra arte Errebal Plazan Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako “Itsaspeko bihotzak” erakusketa ikusi ahal izango da. Bertan, euskal haur-literaturaren bidez genero-berdintasunaren gaia landuko dute.
Gainera, martxoaren 23an, “Andrezaharraren manifestua” liburuaren aurkezpena egingo da, eta ondoren solasaldi bate egongo da Mari Luz Esteban eta Ainhoa Aldazabalen eskutik. Arrate Kultur Elkarteak sustatutako ekitaldia, Portaleko areto nagusian izango da, 18:30ean.
Azkenik, martxoaren 24an, mahai-inguru bat egingo da “Emakumea eta Kirola. Eta orain, zer?” izenburuari jarraituta. Bertan Eibarko emakume kirolariek hartuko dute parte eta Ipuruako foball-zelaiaren instalazioetako 13. prentsa-aretoan egingo da. Jarduera hori Eibar Kirol Elkarteak antolatu eta finantzatu du.
Azkenik, Juan San Martin Liburutegiak, Berdintasun-Andretxea zerbitzuarekin lankidetzan, martxoaren 8arekin eta emakumeekin lotutako irakurketa-gida bat, Heldu/leku feministak (8M 2022) izenekoa prestatu du, baita interesgune bat ere.