heMeN taldea: “Abestien letrek iragazki bat pasatzea ezinbestekoa da guretzat”
2021/01/08
10:55
eta kitto!
Musikaz gozatzeko eta Euskal Herri feminista baten alde borroka egiteko asmoz sortu dute “heMeN” taldea lau eibartar gaztek. Elkarrizketa honen bidez, taldearen eta taldekideen nondik norakoak gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.
Kasualitatez sortu zen taldea. Martxoaren 8ko plataformako partaideak ginen, eta instrumenturen bat jotzeko edo kantatzeko gogoa zutenak bildu eta M8ko bazkal ostean giroa sortu genuen. Geroztik, gure harremana estutzen joan zen, eta gehiagotan geratzen hasi ginen; abestiren bat jotzeko, entseatzeko… Asko gozatzen dugu musika giroan.
Lagunekin geunden batean, taldeak izena behar zuela esan ziguten, eta gure izenekin jolasten, “HEMEN” izenaren proposamena irten zen. Gainera, "hemen" hitzak gu zer garen ondo definitzen duela esango genuke.
Lau lagunek osatzen dugu taldea: Maialen Bergara, Maitane Fariñas, Miren Hazas eta Naroa Kareaga. Orain arte ez dugu zehaztu bakoitzak zein rol zehatz duen taldean, denok ibiltzen garelako musika-tresna ezberdinak jotzen eta abesten.
Gure helburu nagusia musikaz gozatzea da. Horrez gain, gaur egun hain maskulinizatuta dauden espazioetan emakumeon presentzia bermatu nahi dugu, plaza eta oholtzak gureak ere badirelako. Musikaren bitartez Euskal Herri feminista eraikitzen jarraitu nahi dugu.
Gutako inor ez da inoiz talde batean egon, baina betidanik izan dugu musikarekin harreman estua: bertsolaritza, trikitixa, biolina, dantza...
Momentuz beste talde batzuen abestien bertsioak egiten ditugu, baina, etorkizunean, batek daki… Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abestu dugu orain arte, baina, ez dugu baztertzen beste hizkuntza batzuetan ere abestea.
Ez daukagu talde erreferente konkreturik, gustuko abestiak kantatzen ditugu. Baina, aukeraketa horretan, abestien letrek iragazki bat pasatzea ezinbestekoa da guretzat.
Orain arte ekitaldi pare batean parte hartu dugu: baskalosteak, kontzertuak… Urtarrilaren 9an Sarek antolatu duen Izan Bidearen ekitaldian jardungo dugu.
Hemendik zorterik handiena opa nahi dizuegu hasi berri duzuen ibilbide honetan. Musikak ere lagundu diezagula emakume gisa ahalduntzen!
hementaldia@gmail.com
- Noiz eta nola bururatu zitzaizuen taldea osatzea?
Kasualitatez sortu zen taldea. Martxoaren 8ko plataformako partaideak ginen, eta instrumenturen bat jotzeko edo kantatzeko gogoa zutenak bildu eta M8ko bazkal ostean giroa sortu genuen. Geroztik, gure harremana estutzen joan zen, eta gehiagotan geratzen hasi ginen; abestiren bat jotzeko, entseatzeko… Asko gozatzen dugu musika giroan.
- Nondik dator “heMeN” izena?
Lagunekin geunden batean, taldeak izena behar zuela esan ziguten, eta gure izenekin jolasten, “HEMEN” izenaren proposamena irten zen. Gainera, "hemen" hitzak gu zer garen ondo definitzen duela esango genuke.
- Taldekideak aurkeztu. Zein rol dauka zuetako bakoitzak?
Lau lagunek osatzen dugu taldea: Maialen Bergara, Maitane Fariñas, Miren Hazas eta Naroa Kareaga. Orain arte ez dugu zehaztu bakoitzak zein rol zehatz duen taldean, denok ibiltzen garelako musika-tresna ezberdinak jotzen eta abesten.
- Zein helbururekin jaio da heMeN?
Gure helburu nagusia musikaz gozatzea da. Horrez gain, gaur egun hain maskulinizatuta dauden espazioetan emakumeon presentzia bermatu nahi dugu, plaza eta oholtzak gureak ere badirelako. Musikaren bitartez Euskal Herri feminista eraikitzen jarraitu nahi dugu.
- Lehendik bazeneukaten eskarmenturik musikaren munduan (bakarka, beste talderen batean…)?
Gutako inor ez da inoiz talde batean egon, baina betidanik izan dugu musikarekin harreman estua: bertsolaritza, trikitixa, biolina, dantza...
- Baduzue kantu propiorik ala beste batzuen bertsioak egiten dituzue? Zein hizkuntzatan abesten duzue?
Momentuz beste talde batzuen abestien bertsioak egiten ditugu, baina, etorkizunean, batek daki… Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abestu dugu orain arte, baina, ez dugu baztertzen beste hizkuntza batzuetan ere abestea.
- Talde ezagunik badago zuen musikaren oinarrian?
Ez daukagu talde erreferente konkreturik, gustuko abestiak kantatzen ditugu. Baina, aukeraketa horretan, abestien letrek iragazki bat pasatzea ezinbestekoa da guretzat.
- Kontzerturik, emanaldirik… egin duzue? Zein asmo duzue hemendik aurrera?