“Heriotza prozesuaren kalitatea” ikerketaren aurkezpena egingo dute bihar arratsaldean

Saio informatiboa 18:30ean hasiko da, Portaleko areto nagusian.
“Heriotza prozesuaren kalitatea” ikerketaren aurkezpena egingo dute bihar arratsaldean
2025/05/13 12:21
eta kitto!

DMD-DHE (Derecho a Morir Dignamente-Duintasunez Hiltzeko Eskubidea) elkartetik eta UPV/EHU Psikologia Fakultatetik “Heriotza prozesuaren kalitatea” izenburuko ikerketa egiten ari dira, gure testuinguruan hiltzeko prozesuaren kalitatea aztertzeko helburuarekin. Horretarako, boluntarioei inkesta bat betetzeko eskatzen diete. Ikerketaren gaia dela-eta, azterketan parte hartzeko baldintzak pertsonaren bat galdu izana eta haren heriotza-prozesuarekin kontaktua izatea dira. Parte hartu ahal izateko baldintzak eta bestelakoak azaltzeko saio informatiboa egingo dute maiatzaren 14an (eguaztena), 18:30ean Portaleko areto nagusian. Ikasten elkartearekin batera antolatu dute saioa.