Herri ezberdinetatik etorritako txistulariekin batera aritu ziren Usartza taldekoak Eibarko III. Txistu Egunean

Herri ezberdinetatik etorritako txistulariekin batera aritu ziren Usartza taldekoak Eibarko III. Txistu Egunean
2023/06/14 09:30
eta kitto!
Zapatu arratsaldean txistu-doinuek bete zituzten herriko kaleak, Udalaren laguntzarekin Usartza Txistulari Taldeak antolatutako Eibarko III. Txistu Egunean. Sanjuanak gerturatzen doazela-eta, jaietara girotzen joateko egin zen topaketan Ermua, Elgoibar, Deba, Ondarru, Durango, Zornotza eta Bilbotik etorriko txistulariak aritu ziren, Eibarko Usartza Txistulari Taldearekin batera.

Argazki bilduma ikus dezakezue jarraian (ARGAZKIAK: KULTURA-EIBARKO UDALA):

[foogallery id="131184"]