Herri honen asmo, erronka eta itxaropen bideei buruzko gogoeta bihar Armeria Eskolan
2012/11/14
00:00
eta kitto!
Armeria Eskolaren Mendeurrena dela eta, bihar (eguena, hilak 15) ikastetxeko areto nagusian 18.30etan eta Gure gero-gura gara izenburuari jarraituta herri honen asmo, erronka eta itxaropen bideei buruzko solasaldia egingo da, euskaraz. Bertan parte hartzen Garbiñe Biurrun epailea eta EHUko irakaslea, Andoni Egaña bertsolari eta idazlea, Jon Sarasua kulturgile eta irakaslea eta Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentea izango dira. Moderatzailea Odile Kruzeta Euskadi Irratiko kazetaria izango da.