Herri Txikikiak arloko mendi-irteera egingo dute hilaren 27an

Berastegi eta Lizartza lotuko dituen ibilbidea egingo dute Eibarko Klub Deportibokoek
Herri Txikikiak arloko mendi-irteera egingo dute hilaren 27an
2025/09/16 10:53
eta kitto!

Oporretatik bueltan da Eibarko Klub Deportiboko mendiko saila. Irailaren 27an, Herri Txikiak arloko mendi-irteera berri bat egingo dute Berastegi eta Lizartza lotuz, Lagarte (811 metro) eta Erroizpe (804 metro) igarota.

Irteera goizeko 08:00etan egingo dute eta, 13 kilometro egin ondoren, 17:00etan itzultzea espero dute.