Herriarteko eta 4 t’erdiko Txapelketak jasoko ditu Astelena frontoiak asteburuan

Herriartekoan Eibarrek Bergara izango du arerio eta 4 t’erdikoan Ibarra eta Bidezabal arituko dira nor baino nor
Herriarteko eta 4 t’erdiko Txapelketak jasoko ditu Astelena frontoiak asteburuan
Argazkia: EiTB
2026/05/27 09:17
Ekhi Belar Errasti

Pilota txapelketak une erabakigarrienera iristen ari dira eta Astelena frontoiak emozio handiko partidak jasoko ditu asteburuan. Lehen zita ostiralean izango da, Eibarko Ibarra pilotaria Zarauzko Bidezabalen aurka arituko baita 19:30ean, 4 t’erdiko Txapelketako final zortzirenetan.

Igandean, ostera, Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko partidak jokatuko dira Astelenan, 16:30etik aurrera. Bertan, Eibarko eta Bergarako pilotariak arituko dira nor baino nor kadete, jubenil eta nagusien mailan, eta itzulerako neurketak hurrengo astean jokatuko dira Bergaran.

Lehia garrantzitsuak izanda, Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordeak jendea animatu nahi du “frontoira gerturatu dadin herriko pilotariak animatzera”.