Herriko bi bikote txapeldun izan dira pilotako Udaberri Torneoan
Varona-Azpilikueta kadeteak eta Ibarra-Agirresarobe seniorrak izan ziren garaile
2024/04/11
13:41
eta kitto!
Udaberri Torneoko finalak jokoan zirela eta, Astelenara joan zirenek jaialdi bikainaz gozatu ahal izan zuten aurrekoan; horrez gain, etxeko bikoteen garaipenek festa borobildu zuten. Varona-Azpilikueta kadete mailako bikoteak azken ginga jarri zion txapelketa guztian egindako lanari, jokatutako partidu guztiak irabazita amaitzeko. Eta senior mailako Ibarra-Agirresarobe bikoteak Gipuzkoa Mendebaldeko Udaberri Torneoa bereganatu zuen, Aretxabaletako ordezkariei gailenduta.
Giro ikusgarria bizi izan zen jaialdiaren amaierako sari-banaketan izan ziren baita Jon Iraola alkatea eta Vanesa Hortas zinegotzia.