Herriko gimnastak profeta izan ziren Ipuruan jokatutako Gipuzkoako txapelketan
Aurreko zapatuan Ipurua kiroldegian jokatutako Gipuzkoako Banakako txapelketan, Ipurua Klubeko ordezkariek urrezkoa eskuratu zuten banakako zein boskoteen arloan. Estatu mailan federatu gisa diharduten gimnastak izan ziren jardunaldi horretan, eta Nahia eta Haizeder Arguiz ahizpek osatutako bikoteak notarik altuena lortu zute hiru aparatuak gehituta: Nahia onena izan zen mazoekin, eta Haizederrek urrezkoa irabazi zuen xingolarekin eta zilarra pilotarekin.
Lehiaketaren bigarren zatian, boskoteen lanak ere puntuatu zituzten kontrol gisa. Ipuruako senior mailako taldea lehen tokian sailkatu zen, eta Oinarrizko Jubenil taldea bigarrena izan zen, Tolosakoaren atzetik. Ipuruako bi talde horiek zapatuan Tolosako klubak antolatutako torneoan hartuko dute parte. Domekan, berriz, Gipuzkoako Amateur Txapelketa egingo da Tolosan bertan.