Herriko hiru tabernak egin dute bat zapatuan ospatuko den Gilda Egunarekin
2016/12/15
15:28
eta kitto!
Gipuzkoako 80 tabernek egin dute bat zapatuan ospatuko den Gilda Egunaren bigarren edizioarekin, tartean Eibarko hiruk: Kultu, Kontent eta Koskor tabernek. Ekimenarekin bat egin duten taberna guztietan gildak euro baten truke jateko aukera izango da abenduaren 17an. Parte-hartzaileen zerrenda kontsultatzeko www.gilda.eus webgunean sartu besterik ez da egin behar edo, bestela, argitaratu diren 15.000 liburuxketako bat eskuratu.
![gilda-2.jpg gilda-2](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/gilda-2.jpg/@@images/image-0-4ef0eeaf07ec8dad4ebbf03e8e3bf3c2.jpeg)
![gilda-2.jpg gilda-2](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/gilda-2.jpg/@@images/image-0-4ef0eeaf07ec8dad4ebbf03e8e3bf3c2.jpeg)