Herriko kirol-instalazioetako ordutegiak zehaztu dituzte Sanjuanetarako

Aldaketak egongo dira jaiak direla-eta
Herriko kirol-instalazioetako ordutegiak zehaztu dituzte Sanjuanetarako
2024/06/19 10:24
eta kitto!

Jaiak direla-eta, ordutegi horietan zenbait aldaketa izango dira hilaren 23, 24 eta 25erako. Hiru egun horietan instalazioak bakarrik goizez zabalduko dira: Ipuruako kiroldegian, 09:00etatik 13:00ak arte, eta beste bietan, Unbe kirolgunean zein Orbea kiroldegian, ordubete gehiago iraungo dute instalazioak zabalik, 09:00etatik 14:00ak arte.