Herriko pilotariek emaitza oso onak eskuratu dituzte Gipuzkoako txapelketetan
2023/12/14
13:01
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko pilotariek ezinhobeto jardun izan dute orain arte jokatutako txapelketetan eta gehienak azken faseetara heldu dira dagoeneko. Horrela, errendimenduko infantil mailan, Aratz Amillategi final-zortzirenetara heldu den bezala, Liher Gilek domeka goizean Gipuzkoa Mendebaldeko finalerdietako partidua jokatuko du Astelenan bertan, 11:00etan hasita, Lazkaoko Estendororen aurka. Aurrera egin duten beste pilotarien artean, kadeteetan Oñatz Urkiagak final-zortzirenetakoa jokatuko du Azkoitian, jubeniletan Caramanzana lehen postuan sailkatu da azken faserako eta final-laurdenetakoa jokatuko du, eta seniorretan Ander Agirresarobek Gipuzkoako buruz-buruko final-laurdenetakoa jokatuko du Astelenan bihar arratsaldeko saioan, 20:00ak bueltan.
Biharko Astelenako pilota jaialdia 18:00etan hasiko da, ohikoari jarraituz, eta partidu ofizialen aurretik pilota eskolako mutilekin lagunarteko partidu batzuk izango dira. Hasteko, Manex Arrieta eta Urko Iso vs Markel Urain eta Mikel Colmenero; ondoren, Telmo Agote eta Koikilli Lizarralde vs Patxi Flores eta Ibai Acha; hirugarrenean, Gisasola-Amuategi jubenil mailako bikotea eta Segurola eta Azpilikueta kadete mailakoaren artekoa; azkenean, seniorretan, lehen aipatutako Eibarko Agirresarobe eta Amezketako Belokiren artekoa.