Herriko pilotariek indartsu hasi dute kaiolaren barruko Gipuzkoako txapelketa
Aurreko barixakuan Astelena frontoian jokatutako lau partiduetatik, bitan nagusitu ziren Eibarko ordezkariak eta beste bitan, lan bikiana egin bazuten ere, amore eman behar izan zuten. Senior mailako Condek eta kadete mailako Azpilikueta izan ziren 22ra heldu zirenak, 22-9 eta 22-7 irabaziz, hurrenez hurren. Ez uten zorte bera izan Iraolagoitia seniorrak eta Varona kadeteak, galtzaile gutxigatik izan bazen ere. Hurrengo egunean, zapatuan, Del Rey kadeteak 22-10 irabazi zuen. Eta domekan Amillategi-Gil errendimenduko infantil mailako bikotea garaile izan zen (18-5).
Etxetik kanpo jokatutako norgehiagoketan, bestalde, Urkiagak 18-22 irabazi zuen Elgoibarren, Ibarra jubenila aurkariari 7-22 gailendu zitzaion Lazkaon eta, azkenik, Sarasketa-Olaetxea errendimenduko infantil mailako bikotea tantu bakar batengatik galdu zuen Lazkaon bertan.