Herriko xake taldeak Gipuzkoako 1. Mailara igotzea lortu du

Diego Olmo, Jon Arana, Xabier Beorlegi, Diogo Vale, Iker Garcia, Aitor Beorlegi, Endika Garcia eta Eduardo Olabe izan dira denboraldi honetan jokatu dutenak
Herriko xake taldeak Gipuzkoako 1. Mailara igotzea lortu du
2024/04/23 11:37
eta kitto!

Aurreko zapatuan Errenteriako Beraun Berari 1-3 irabazita, Eibarko Klub Deportiboko xake taldeak igoera play-offeko neurketa guztietan garaile izatea lortu zuen eta, horrela, sailkapeneko lehenengo postua ziurtatzea, 19 puntu eta erdi bildu ondoren.

11 jardunaldi izan ditu taldekako Gipuzkoako 2. Mailako txapelketak eta eibartarrek maila bikaina erakutsi dute aste guztietan, azkenean sari bezala sasoi batean Deporreko taldekoek militatu zuten 1. Maila berreskuratuz.

Diego Olmo, Jon Arana, Xabier Beorlegi, Diogo Vale, Iker Garcia, Aitor Beorlegi, Endika Garcia eta Eduardo Olabe izan dira denboraldi honetan jokatu dutenak. Azken jardunaldian, ostera, Diego Olmo, Xabier Beorlegi, Jon Arana eta Aitor Beorlegik osatutako laukoteak jokatu zuen Beraunen aurka.