Herrira-ri elkartasuna adierazteko ekitaldiak

Herrira-ri elkartasuna adierazteko ekitaldiak
2013/10/04 00:00
eta kitto!

Astelehenean Herrira-ren kontra egindako operazioaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira elkartasuna adierazi eta atxilotutakoak askatzeko eskatzeko. Aste osoan bezala, gaur ere elkartasun ekitaldia egingo da Untzagan, 19.30etan. Eta bihar (zapatua) Bilbon 17.30etan Casillan hasiko dan manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte. 16.00etan Ego Gainetik irtengo dira eta izena emateko Depor, Karrika, Kultu eta Buenos Aires tabernetara joan behar da.