Herritar eta eragile askok egin dute bat Eibarren AKEBAI-k abiatutako erronkarekin
2023/12/04
12:23
eta kitto!
Parte-hartzeari begira arrakastatsua izan da Eibarren AKEBAI-ren ekimenez asteburuan egindako GAITU ahots-grabaketa maratoia. Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, bi egunetan 12.500 esaldi grabatzeko erronka abiatu zuen AKEBAI-k, eta Eibarko eragile eta herritarren erantzuna oso ona izan da. Bi egunetan jende asko gerturatu zen esaldiak grabatzera, barixakuan Errebalen eta zapatuan Untzaga gizarte etxean, horretarako ipini zituzten ordenagailuak zein norberaren mugikorra erabilita.
[foogallery id="137907"]