Herritarrak biodibertsitatearen garrantziaz jabetzeko kanpaina aurkeztu dute gaur Udalean
2020/06/05
17:29
eta kitto!
Gaur Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, horren aitzakiarekin aurkeztu dute Udalak biodibertsitateari buruzko informazioa zabaltzeko abiatu duen sentsibilizazio-kanpaina. Jon Iraola Ingurumen saileko zinegotziak eman ditu kanpainari buruzko azalpenak eta, esan duenez, “kanpaina gaurko egunez ospatzen den Ingurumenaren Mundu Egunaren harira diseinatu da. Horretarako, atal bat sortu da Udalaren webgunean eta, ekainean eta uztailean, ingurumenari buruzko ikus-entzunezko material ugari argitaratuko da bertan”. Asmo horrekin Lorea Arakistain kazetariak elkarrizketak egingo dizkie sei adituri, biodibertsitateari lotutako atal ezberdinak landuz. Elkarrizketa horiek bideoan grabatu eta Udalaren webgunean ikusgai ipintzen joango dira, nahi duenak ikus ditzan. Horrekin batera, Udalaren Instagram kontuaren bitartez, naturarekin lotutako bideo laburrak zabalduko dituzte.
Kanpainaren harira egingo dituzten elkarrizketak Udalaren webguneko “Ingurumen Jardunaldiak” izeneko atalean ipiniko dute ikusgai. Lehen elkarrizketaren bideoa ekainaren 15ean argitaratuko da: Biologian lizentziatua eta Zoologian espezializatua den Asier Sarasua eibartarrari euskeraz egindako elkarrizketan, Eibarren eta Arrate inguruan aurki daitezkeen txorien eta hegaztien gainean arituko dira berbetan.
Hurrengo elkarrizketa ekainaren 22an igoko dute internetera: Miren Begoña Urrutia, Biologian doktorea eta UPV-EHUko irakasleak animalien egokitzapenari buruz egingo du berba. Hau ere euskeraz izango da. Hirugarren elkarrizketan Gipuzkoako ibilbide homologatuen sareari buruz arituko da Urdin Elortza, Gipuzkoako Mendizale Federazioko Ingurumen eta mendi-ibilaldietako teknikaria. Hau ere euskeraz izango da eta ekainaren 29tik aurrera egongo da ikusteko moduan.Uztailaren 6an Agurtzane Etxaniz Debemeneko gerenteak biodibertsitatearen, paisaiaren eta landa-ingurunearen zaintzan baserritarrek duten garrantziaz egingo du berba (euskeraz). Uztailaren 13an Asier Hilario, Euskal Herriko Unibertsitateko Geologian doktore eta Euskal Kostaldearen Unescoko Geoparkeko zuzendari zientifikoari egindako elkarrizketa argitaratuko da. Eta seigarren elkarrizketa uztailaren 20tik aurrera egongo da eskuragarri: “Ante el reflejo de la crisis socioeconómica” izenburuari jarraituko dio Unai Pascualek (Ikerbasque, BC3 Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai erakundeko eta Unibertsitateko ikertzaile elkartua). Azken bi elkarrizketak gazteleraz izango dira.