Herritu ekimena eta Eibarko hamaikakoa aurkeztu ditu gaur arratsaldean Gure Eskuk

Herritu ekimena eta Eibarko hamaikakoa aurkeztu ditu gaur arratsaldean Gure Eskuk
2026/03/06 22:25
Silbia Hernandez Arrazola

Gaur (barixakua, martxoak 6) aurkeztu du Gure Eskuk Herritu izeneko ekimena Eibarren, Errebalgo plaza estaliak hartu duen ekitaldian. Bertaratu diren herritarrei ekimenari buruzko azalpenak emateaz gain, Herritu ekimena babesten duten Eibarko pertsona ezagunez osatutako hamaikakoa ere eman dute ezagutzera. Hori guztia Jokin Bergara bertsolariaren eta Jurgen Landa abeslariaren laguntasunarekin. Ekitaldia amaitu eta, jarraian, gerturatu direnetako askok Herriturekin bat egiteko aprobetxatu dute. 
Euskal Herriaren burujabetza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko abiatu berri den ekimena da Herritu. Ekimenaren helburua da norbanako bakoitzak harrotasunez euskal komunitate honen parte dela adieraztea. Horri buruzko xehetasun guztiak Interneten eskuragarri daude, HEMEN.