Hibai Etxebarriak eta Eibarko Koro Gazteko lau kidek zuzenean abestuko dute gaur ETB1ean, 16:00etatik aurrera
2021/01/18
14:39
eta kitto!
Hibai Etxebarriaren eta Eibarko Koro Gaztearen maitasun istorioak bizirik jarraitzen du. Gernikako musikariaren ‘Goxokiak’ diskoan elkarrekin ‘Sartu aurretik jo’ abestia kantatu ondoren, elkarlanean jarraitzen dute oraindik. Gaur ETB1-eko Ilaski Serranok zuzentzen duen ‘Ahoz aho’ saioan izango dira (16:00ettaik aurera), eta 22an Coliseoan kontzertua eskaini behar zuten, baina Udalak atzeratzea erabaki du.
Hibai Etxebarriaren eta Eibarko Koro Gaztearen bideak ETB1-eko ‘Ahotsak’ saioan gurutzatu ziren. Telebistako tira-birak tarteko, harreman berezia sortu zen euren artean eta ‘Goxokiak’ lanean, musikari gernikarraren azken lanean, ‘Sartu aurretik jo’ abestia elkarrekin abestu zuten. Abestia abesbatzarekin kantatzeko konposatu zuen espresuki eta lan handia egin zuten grabatu ahal izateko, 12 orduko grabaketa izan baitzen.
‘Sartu aurretik jo’ abestian elkarlanean aritu ondoren, zuzenekoa elkarrekin prestatzen hasi ziren Hibai eta Eibarko Koro Gaztekoak, eta gaur (urtarrilak 18) prestatutakoaren zatitxo bat ikusteko aukera izango dugu ETB1-en Ilaski Serranok astelehenetik barixakura 16:00etatik aurrera aurkezten duen ‘Ahoz aho’ saioan. “Abesbatzako Jurgen Landa, Garazi Aizpurua, Ainhoa Beorlegi eta June Egurenekin joango naiz diskoari buruz berba egin eta eurekin pare bat abesti kantatzera”, Hibaik kontatu digunez.
Kontzertua atzeratuta
‘Ahoz aho’ programan agertu eta gero, Hibaik eta Eibarko Koro Gazteak kontzertu berezia eskaini behar zuten hilaren 22an Coliseoan. “Den-dena oso ondo eta maitasun handiz prestatzen ibili gara, entsegu orokorra egin dugu eta, bat-batean, kontzertua atzeratzen dela esan digute”, kontatu zigun Hibaik berria jakin eta ordubetera: “Goxokia ahotik kendu digute”.
Musikariek ez zuten berria espero eta pena handiz jaso zuten, baina Hibaik arlo positiboa ikusi nahi dio egoerari eta zuzenekoa gehiago lantzeko erabili nahi du denbora hau. “Data berria noiz jarriko duten zain gaude, baina orain arte egindakoa hor dago eta lana fintzen jarraituko dugu”, aipatu zigun telefonoz. “Entseguetatik oso pozik atera gara eta abestiek oso ondo funtzionatzen dutela uste dugu”. Dena dela, ulertzen du abesbatzakoen pena eta beretzat ere ez da erraza izan bandako musikariei kontzertua atzeratzen zela abisatzea.
Pandemiaren ondorioz gaur egun bizi dugun egoerarekin eta aste honetan neurri murriztatzaileagoak hartu direla kontuan hartuta, Eibarko Udalak kontzertua atzeratzea erabaki du. “25 lagun gaude eszenatoki gainean eta, ikuskizuna egin badaiteke ere, ez du oso irudi ona ematen”, Hibaik esan digunez. “Momentu egokiago baten zain egon beharko gara, gauzak behar den bezala egiteko”.
Kontzertura begira berotzeko, Hibaik esan digunez, entseguetan hainbat bideo grabatu dituzte eta posible da kontzertua egin bitartean bideo hauek ikusteko aukera ematea sare sozialen bitartez. Goxokia pixka bat dastatu ahal izango dugu behintzat.
Hibai Etxebarria