Hilaren 26ko Eibar-Mirandes partidurako sarrerak salgai

Hilaren 26ko Eibar-Mirandes partidurako sarrerak salgai
2024/01/18 14:02
eta kitto!
Datorren asteko barixakuan, hilaren 26an, Ipuruan jokatuko den Eibar eta Mirandesen arteko partidurako sarrerak salgai jarri ditu Eibar FT-k Orsaixaneko lokaletan eta baita bere web orrian ere. Partidua arratsaldeko 20:30ean hasiko da, beste behin Hypermotion Ligaren jardunaldiari hasiera emanez. Sarreren prezioa 20 eta 30 euroren artekoa izango da; hortik kanpo, badira beste sarrera batzuk, betiko lez, 90 euroko prezioan, VIP sarrerak deiturikoak. Eibar FT-k, bestalde, 306 sarrera bidali dizkio Mirandesi, kanpotarren aldeko jarlekuei dagozkienak.

Mirandes taldean izan zen entrenatzaile 2022-23 denboraldian gaur egun gure herriko taldea entrenatzen duen Joseba Etxeberria. Ondo ezagutuko du, beraz, Burgosko taldea elgoibartarrak.