Hilerria Galizia etorbideko goiko aldean kokatzeko proposamena egin du EAJ-PNVk
2019/03/15
12:37
eta kitto!
Urkin dagoen hilerria hirigunetik ateratzea “utziezina” dela aipatu du Josu Mendicute EAJ-PNVko alkategaiak. “Gaur egungo ordenantza-planean Urkiko hilerria Altamirara tokialdatzea aurreikusten da, Unbetik gertu, baina gu izan gara lekualdatzea bultzatu dugun alderdi bakarra”. Gauzak horrela eta Altamiran aurreikusten zen hilerriaren inguruan herritarren hainbat kexa entzun ondoren (urruti eta gaindimentsionatua dagoela),“hirigunetik kanpo baina lotura onarekin, toki atsegin eta naturalean, beste kokaleku bat proposatu nahi dugu hilerriarentzat Galizia etorbideko goiko aldean, etorbidearen eta autobidearen artean”, adierazi du alkategaiak gaur goizean egindako prentsaurrekoan. “Etorkizuneko hilerria egin nahi dugu”.
Arrigorriagako hilerria eredu, Urkikoak duen espazio bera izango luke EAJ-PNVk proposatutakoak, hau da, 7.500 metro karratu. 600 horma-hilobi egongo lirateke (“aztertutako beharren arabera”), hilarri guztiak parekatu egingo lirateke eta panteoientzat tokia egoteko aukera ere badago. “Euren pertsona maiteak Urkiko hilerrian dituzten familiak lasai egon daitezke”, adierazi du Mendicutek, “aurrez hitzartutako prozesu egingo genukelako, sentsibilitate handiarekin”.
“Herriko beheko aldea guztiz abandonatuta dago”, esan du Mendicutek, “eta Errebal tapoia da”. Galizia etorbidean egin nahi duten hilerriaz gain, EAJ-PNVk beste lan batzuk egin nahi ditu gunean biziberritzeko. Besteak beste, Portalea eta Azitain lotuko dituen bidea (Bidebarrieta kalearen paraleloan), Urkizun aldean aparkamendua (200 autorentzat) eta hilerri berrira iritsiko den igogailu publikoa Urkizutik. “Herriaren erdigunea, Fermin Calbeton kaletik Urkizuraino, egunero oinezkoentzako izatea da nire asmoa”, esan du Mendicutek.