Hiria hobetzeko jeltzaleen proposamenak
Eva Juez EAJ-ko udal bozeramaileak eta alkatetzarako hautagaiak "hiriaren egoera hobetzeko, oinezkoentzako eremuak sustatzeko eta seinaleztapena hobetzeko" hainbat proposamen eman ditu ezagutzera. Herri "atseginagoa" lortze aldera eta, bide batez, "herriko ostalari eta merkatariei bultzada emateko", hiria garbitzeko ezohiko 40.000 euro erabiltzea proposatu dute. Horrekin batera, herria oinezkoendako egokitzeko premia dagoela uste dute eta, proba modura San Juan kaleko errailetako bat bakarrik oinezkoentzat erabiltzea proposatzen dute eta, horrekin batera, bozeramaile jeltzaleak oinezkoen eremua Calbeton-Toribio Etxebarriara zabalduko luke. Horretarako eta San Juan kalea oinezkoentzat egokitzeko (lurra margotu eta lorontzi eta eserlekuak ipintzeko) 200.000 euro bideratu nahi dituzte. Azkenik, herriko seinalizazioa hobetzeko beste 30.000 euro erabiltzea proposatu dute jeltzaleek.