Hiru bandara jokatutako billar txapelketaren finala egin zuten Casinon

Hiru bandara jokatutako billar txapelketaren finala egin zuten Casinon
2023/06/22 12:10
eta kitto!
Casino Artista Eibarresek Sanjuanetako 2. Billar Sariaren finalak bizi izan zituen aurreko asteburuan.Hhiru bandara jokatutako torneo horretako finalak ikustekoak izan ziren eta Ricardo Roblesek jantzi zuen txapela, azken lehian Ricardo Ereñari irabazita. Sergio Boullosa eta Antonio Martinez izan ziren hirugarren eta laugarren, eta Fede Aldazabalek eta Albertok lortu zuten takada handienaren saria. Behin sariak banatuta, luntxa egon zen bertan bildutako guztientzat.