Hiru domina eta laugarren postu bat Euskadiko eskolarteko atletismo txapelketan

Uzta bikaina atletentzat esperientzia aberatsa bihurtu zen jardunaldian
Hiru domina eta laugarren postu bat Euskadiko eskolarteko atletismo txapelketan
2025/06/03 10:57
eta kitto!

Lau ordezkari izan zituen Eibarko Klub Deportiboko atletismoko taldeak aurreko zapatuan Gasteizko Mendizorrotzako instalazioetan jokatutako Euskadiko eskolarteko txapelketan. Laukoteak Gipuzkoako selekzioarekin hartu zuen parte infantil mailako lehiaketan. Lortutako emaitzak ia paregabeak izan ziren, disko jaurtiketan Naia Astigarraga eta Jone Gerrikagoitia lehen bi postuetan sailkatzeaz aparte, Unai Alvarezek brontzea irabazi zuelako altuera jauzian eta Jare Arsuaga podiumetik ezin gertuago geratu zelako pisu jaurtiketan, laugarren sailkatuz. Beraz, lau ordezkari eta laugarrena izateko posturik txarrena; diskoan Astigarragak Euskadiko txapela janzteaz aparte. Uzta bikaina atletentzat esperientzia aberatsa bihurtu zen jardunaldian.