Hiru drama eta animaziozko filmea asteburuko Coliseoko zine-karteldegian
Brady Corbeten “The Brutalist”, Olga Osorioren “El secreto del orfebre” eta Mike Leigh-ren “Mi única familia” pelikulek osatuko dute, animaziozko Jose Corral Llorenteren “Norbert”-ekin batera, zapatutik astelehenera arte Coliseok eskainiko duen zine programazioa. “The Brutalist”-en iraupenak (3 ordu eta 35 minutu) ohiko ordutegia aldatzea ekarriko du hainbat saiotan eta, horrez aparte, film horren proiekzioetan 15 minutuko atseden tartea izango da.
Astelehenean Antzokiak beste ekitaldi bat hartuko du eta, horren eraginez, “Mi única familia” ez da emango egun horretan. Ikuslearen egun horretan, beraz, “El secreto del orfebre” eta “The Brutalist” ikusi ahal izango dira bakarrik.
1 Aretoak “Mi única familia” hartuko du, 2 Aretoak “The Brutalist”, Antzokiak “Norbert” eta “El secreto del orfebre” Antzokia eta 1 Aretoaren artean banatuko da.