Hiru eguneko irteera antolatu dute Liebanako mendietara
Azaroaren 1, 2 eta 3ko asteburuan egingo dute ibilaldia
2024/10/10
10:00
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboak, Elgoibarko Morkaiko mendizale elkartearekin batera, azaroaren 1, 2 eta 3ko astebururako irteera antolatu du Liebanako mendietara. Lehenengo eguneko etapa Allenden hasi eta amaituko da, bidean Pico Agero igoz; bigarrenean Salarzonetik Lebeñara joango dira, Peña Ventosara igota; eta hirugarrena Baro eta Potesen artekoa izango da, Tartean Pico Jano zapalduz.
Barixaku goizaldean irtengo dira Eibartik eta prezioak honakoak dira: 240 euro bazkideentzat, eta 265 bazkide ez direnentzat. Izena ematerakoan 50 euroko fidantza jarri beharko da eta kontua hau da: ES85 3035 0078 8407 8000 5897. Prezioan bidaia eta ostatuko afaria, logela eta gosaria sartzen dira; norbere kontu izango dira, bestalde, egun bakoitzeko bazkariak.