Hiru egunetan eskainiko dute “Birakatube” ikasturte amaierako dantza ikuskizuna
2019/06/03
09:28
eta kitto!
Aste honetan hiru dantza emanaldi eskainiko ditu Biraka Dantza Taldeak Coliseo antzokian. Urtero lez, ikasturte amaierarako ikuskizun berezia prestatu dute urte osoan dantza ikasten ibiltzen diren 6-27 urte bitarteko dantzariek. Oraingoan eskainiko duten ikuskizunak “Birakatube” izenburua dauka eta Eibarko, Soraluzeko, Elgoibarko eta Mendaroko 178 bat dantzarik hartuko dute parte, taldeka antolatuta. Gaur egun oso ezagunak diren (Youtuben dauden, hortik izena) 22 kantu koregrafiatuko dituzte. Eguazten, eguen eta barixakuan taularatuko dute ikuskizuna, hiru egunetan 20:00etan hasita. Sarrerak 3 euro balio du.