Hiru eibartarrek garaipena eman zioten Peñota taldeari distantzia erdiko Gasteizko triatloian
Mikel Mugika eta Pello eta Txomin Osoro anaiek lau ordu baino gutxiago behar izan zituzten proba egiteko
2026/06/10
10:14
Ekhi Belar Errasti
Joan den igandean, ekainak 7, distantzia erdiko Gasteizko triatloia jokatu zen eta atleta eibartarrek maila bikaina erakutsi zuten. Mikel Mugika eta Pello eta Txomin Osoro anaiak aritu ziren Peñota taldearekin eta taldekako garaipena lortu zuten.
Mugika 3. postuan helmugaratu zen 3:51:16 denborarekin, Pello Osoro 5. izan zen 3:52:26 denborarekin eta Txomin 13. heldu zen 3:59:32 denborarekin. Hau da, hiruek lau ordu baino gutxiago behar izan zituzten.