Hiru entrenamendu-saio ditu SD Eibar-ek Oviedoko partidua prestateko

Eibartarrek zapatuan, 18:30ean, jokatuko dute Carlos Tartiere zelaian
Hiru entrenamendu-saio ditu SD Eibar-ek Oviedoko partidua prestateko
2024/06/05 10:39
eta kitto!

Gaur 11:00etan Ipuruan, ateak itxita, izango da aurrenekoa atzoko atsedenaren ondoren, eta biharkoa ordu berean hasiko da, baina hori Atxabalpen izango da. Partiduaren aurreko azkena barixaku eguerdian izango da, 12:00etan, berriro ere Ipuruan eta ateak itxita. Zapatu arratsaldean 18:30ean Carlos Tartiere zelaian Real Oviedoren kontra jokatu ondoren, handik bueltan domekan 11:00etan beste lan-saio bat izango dute Atxabalpen, 11:00etan hasita.