Hiru entrenamendu-saio izango ditu F Ligako SD Eibar-ek A Coruñako partidurako
Neurketa domekan jokatuko da, 17:30ean, Abanca Riazor zelaian
2025/03/04
16:44
eta kitto!
Aurreko domekan Bartzelonareki Ipuruan galdu eta gero, ziur hurrengoa partidu errazagoa izango dela Yerai Martinek prestatzen duen taldearentzat. F Ligako hurrengo jardunaldian SD Eibar-ek Estadio Abanca Riazorren jokatuko du domekan, 17:30etik aurrera, bertako Depor taldearen aurka. Eibartarrak bezperan joango dira haraino eta aurretik, gaurko atsedenaren ondoren, hiru entrenamendu egingo dituzte bihartik barixakura arte: biharkoan eta etzikoan 11:45etik aurrera Unben, eta etzidamukoan 10:30ean hasita Anexoan.