Hiru Erregeek magiaz betetako kalejira egin zuten, gauean opariak banatu aurretik
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Ipurua kiroldegian egon ziren, kabalgata hasi baino lehen.
2025/01/07
18:34
eta kitto!
Aurten ere Eibarrera etorri dira Hiru Errege Magoak, Gabonetako oporrak amaitu aurretik azken opariak banatzeko. Gau magikoaren aurretik, arratsaldean ederto pasatu zuten Ipurua kiroldegian, Eibarko dantza eta gimnasia talde ezberdinek eskeinitako ikuskizunean. Hori amaituta, Lambretta Klubekoek Untzagaraino eraman zituzten, Eibarko Udalak antolatutako kalejira egiteko zain zegoen karrozaraino. Bertara igota, herrian zehar kalejiran joan ziren, Eibarko Musika Bandak, pajeek eta hartz erraldoiek lagunduta. Eta, Untzagara bueltan, udaletxe barruan hartu zituzten haurren azken orduko gutunak.
ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.